Mina da pazienteak osasun-profesionalengana erakartzen dituena, bizi-kalitatean duen eragin zuzena dela medio. Mina ahal bezain era sakonean ezagutzen saiatzen gara, lehen bait lehen pazienteengandik aldentzeko nahian. Hamaika teknika ikasten ditugu eta artikuluak edota liburuak irakurri min ezberdinak artzaiek haien ardiak bezala ezagutu nahian.

Unibertsitatean min mota asko zeudela irakatsi zidaten, bakoitza ehun batekin lotuta. Pazienteak mota horri buruz hitzegiten zigunean min horren arduraduna zein ehun zen jakitera heldu gintezke; gaitza zein ehunetan kokatuta zegoen arabera, minak ezaugarri zehatz batzuk izango omen zituen. Baina tamalez, ez zidaten minaren neurofisiologiari buruzko informazio handirik eman Gate Control teoriaz aparte. Laburbilduz, mina lesio baten ondorioz nozizeptoreen seinaleei esker sortzen zen sintoma zela irakatsi zidaten, eta ez gure burmuinak jasotzen duen informazio guztia prozesatu ondoren pizten duen alarma seinalea dela, egoera arriskutsua dela uste duenean.

Azkenaldian argitaratutako ikerketek zera azaltzen digute: mina azaltzeko ez da derrigorrez lesiorik egon behar. Eta alderantziz: lesio baten presentziak ez du minaren agerpena derrigortzen. Ondorengo taulak erakusten duenez, sintomarik gabeko pertsonei erresonantzia egin ondoren aurkikuntza “positiboak” antzeman zituzten:

mina-fisio

Sarritan, pazienteei euren gaitzei buruzko azalpenak ematen dizkiedanean eredu mekanizistan gehiegi oinarritzen naizela uste dot, eta lesioaren eta minaren arteko erlazio zuzenaren kontrako sinismenaren aurka gehiago borrokatu beharko nukelakoan nago. Minaren neurofisiologiari buruzko informazioa emanda, azalpen egokiago eta terapeutikoagoa lor genezake, eta aukera hori ezin dogu alferrik galdu.

Sarrera hau Fisteus blogean argitaratu zen, hurrengo helbidean: https://fisteus.wordpress.com/2014/03/04/mina-eta-mihia/

 

ERREFERENTZIAK

  • Domenech J, Sánchez-Zuriaga D, Segura-Ortí E, Espejo-Tort B, Lisón JF. Impact of biomedical and biopsychosocial training sessions on the attitudes, beliefs, and recommendations of health care providers about low back pain: a randomized clinical trial. Pain. 2011 Nov; 152(11):2557-63.
  • Campbell J, Colvin LA. Management of low back pain BMJ. 2013 Dec 5; 347:f3148.
  • Lederman E. The fall of the postural–structural–biomechanical model in manual and physical therapies: Exemplified by lower back pain. CPDO Online Journal (2010), March, p1-14. Hemen eskuragarri: http://www.cpdo.net/Lederman_The_fall_of_the_postural-structural-biomechanical_model.pdf
  • Louw A, Diener I, Butler DS, Puentedura EJ. The effect of neuroscience education on pain, disability, anxiety, and stress in chronic musculoskeletal pain. Arch Phys Med Rehabil. 2011 Dec; 92(12):2041-56.

 

 

[], []

Comparte este artículo

Diplomado en Educación Física, Graduado en Fisioterapia, Osteopáta C.O. Técnico Superior de Prevención de Riesgos Laborales. Formado en Terapia Manual, Punción Seca y Ejercicio Terapéutico. Con una experiencia de más de 10 años en el tratamiento de pacientes y de 5 años como docente, actualmente ejerce la profesión de forma libre y trabaja como Profesor Asociado en el Grado de Fisioterapia de la Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatea.

Comentarios vía facebook

Deja un comentario