Gaur egungo bibliografia aztertzean, hainbat konklusio bideragarri atera ditzakegu sorbaldako tendinopatia ariketa terapeutikoaren bidez tratatzeko abordaian:

  • Ariketa terapeutikoak onura kontrastatuak ekarri ditzakete sorbaldako tendinopatia prosezuetan, bai epe motz nahiz luzeetan eta baita fase akutu naiz kronikoan.
  • Ariketa terapeutikoekin tratatutako pazienteak, ezer egin ez duten pazienteekin alderatuz gero, minaren, funtzionalitatearen eta mugimendu kopuruaren balorazioan aldaketa onuragarriak dituzte.
  • Sorbaldako tendinopatia prosezuen tartamenduan, ariketa terapeutikoei eskuzko terapia gehituz gero (sorbalda eta goikaldeko gorputz adarraren mobilizazioa) mina eta funtzionalitatea hobetu egiten dira.

Hau ikusita eta gaur egungo maila altuko ikerketa metodologikoek bermatzen duten moduan, zera esan dezakegu: ariketa terapeutikoak sorbaldako tendinopatia prozesuetan onuragarriak direla. Ondo diseinatutako ariketa programak aski onuragarriak dira plazebo nahiz tratamendu ezaren aurrean, eta tratamendu kirurgikoaren aurreko tresnatzat ere jo ditzakegu.

Ikerketa hauen portzentai haundi bat, biratzaileen mahukatxo eta eskapulako giharren indartzean oinarritzen da. Hala ere, argitaratutako artikulu hauen irakurketa kritiko bat egin ondoren, ezinbestekotzat jotzen dugu sorbaldako tendinopatia prosezuen definizioa eta hauen balorazio eta tratamenduen definizioak bateratzeko beharra.

Sorbaldako tendinopatiaren tratamendua proposatzeko orduan patologia bera tratatzeaz gain, bere ondorioz agertzen diren arazoei ere arreta jartzea ezinbestekoa dela uste dogu. Hau honela, gure tratamenduak hiru ardatz nagusi izango ditu: giharren indarra landu, mugikortasun gabezia ekiditu eta propiozepzioa jorratu. Tramendua hiru fasetan zatituko dogu: fase akutua, fase subakutua eta fase kronikoa (azken fase honetako ariketak ere prebentzio mailan erabili daitezke).

Gure helburua pazienteek euren kabuz (fisioterapeuten laguntzarik gabe) burutu ditzaketen ariketak proposatzea da eta, pazientearen konpromezua bermatzeko nahiaz, baliabide merke eta erabiltzeko errazak aukeratu ditugu, etxean egiteko leku espezifikorik behar ez dutenak (ohialak, eskuoihalak, kuxinak, makilak, banda elastikoak, aulkiak eta hormak).

Aztertutako ikerketa gehienek ez dute ariketen kopurua aztertzen, euren azterketa espezifikotasunean jorratzen dutelarik. Orokorrean, batesbestekoa, 5 eta 8 ariketa arteko kopurua da, 2-3 egun/asteko programa batekin hasita eguneroko gauzatzera heldu arte. Guk proposatzen dogun ariketa kopurua handiagoa da, gutxi gora behera 10 ariketaz osaturiko programa.

Ariketak egunean behin egingo ditu pazienteak, beti ere osasun profesionalarekin harremaetan dagoela, honek mina eta neke muskularra kontutan har ditzan. Era berean, ezinbestekoa da pazienteari ariketak ahal bezain espezifikoki azaltzea, bakoitzean landu nahi doguna ulertu dezan eta mugimenduak (flexioa, luzapena, abdukzioa, addukzioa,…) ondo desberdindu ditzan.

 

BIBLIOGRAFIA

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC2882554/

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC2882554/

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/21765229

http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/ency/patientinstructions/000357.htm

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/22507359

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/22365846

Comparte este artículo

Diplomado en Educación Física, Graduado en Fisioterapia, Osteopáta C.O. Técnico Superior de Prevención de Riesgos Laborales. Formado en Terapia Manual, Punción Seca y Ejercicio Terapéutico. Con una experiencia de más de 10 años en el tratamiento de pacientes y de 5 años como docente, actualmente ejerce la profesión de forma libre y trabaja como Profesor Asociado en el Grado de Fisioterapia de la Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatea.

Comentarios vía facebook

Deja un comentario