MUGIKORTASUNA

Giltzaduretako lesio baten aurrean pazienteak mina sortzen duen edozein mugimendu ekidituko du. Honen ondorioz, ehunek malgutasuna galdu egiten dute eta giltzaduraren mugikortasuna murrizten da eta honek sorgin-gurpil baten murgiltzen du lesioa: mina-mugikortasun gabezia-mina.

Mugikortasun falta honi aurre egiteko ezinbestekoa da mobilizazio ariketa espezifikoak egitea, pazienteak giltzadura horren arku artikularra ahalik eta arinen berreskuratu dezan. Mobilizazio espezifiko hauek autopasiboak eta autolagunduak dira. Hauek burutzerako orduan arau batzuk eduki behar ditugu kontutan:

  • Min gabeko mugimendua izan behar da.
  • Astiro eta sentsazioak ondo nabarituz egin behar dira.
  • Gorputz osoa jarrera ergonomikoan mantendu behar da.
  • Helburua giltzadurak mugiarazi eta mugimendu murriztuak berreskuratu.

Mugikortasun gabezia tratatzeko ariketa berdinak erabiliko ditugu fase akutu, subakutu eta kronikoan, berezitasun batekin: fase akutuan arku artikular txikiekin egingo dugu lan eta mina desagertzen doan einean arku artikularra handitzen joango gara, beti ere mina kontutan hartuta.

Ariketak burutzeko garaian honako pausuak jarraitu behar ditu pazienteak:

  1. Mobilizazioa hasteko jarrera hartu.
  2. Eragin mugimendua astiro astiro (akutuak batez ere).
  3. Tirakuntza nabaritzean gelditu mugimendua eta arnastu lasai eta sakon. Jarrera honetan 10-20 segundu itxaron. Bi aukera:
    • Tirakuntza desagertzen ez bada: mantendu jarrera 60 segundutan eta bueltatu hasierako jarrerara.
    • Tirakuntza desagertzen bada: jarraitu mugimendua eragiten astiro ostabere tirakuntza nabaritu arte. Horrela segi 60 segundutan
  4. Ariketa bakoitzeko bost errepikapen.
  5. Mina agertzen bada desegin mugimendua mina desagertu arte.

FASE AKUTUA

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Jesarrita, besoa mahai baten gainean jarri, eskua behera begira. Hatzamarrak Aurrera eraman sorbaldan flexioa eraginez.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Grabitatearen eraginez lortu behar dugu sorbalda ehunen errelajaxio osoa, deskoaptazio gisa. Eskuan pisu txikia oratuz mugimendu txikiak egin norabide guztietarantz beti sorbalda aktibatu gabe.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Lau hanketan jarrita belaunak tolestu eta gorputzaren pisua atzerantz eraman.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Ohean etzanda min hartutako besoa ohetik kampo dagolarik, beste besoarekin oratu ta eutsi, jausi ez daiten. Pixkanaka grabitatearen indarraren eraginez besoa extensiora joaten utsi tirakuntza nabaritu arte.

FASE SUBAKUTUA

Makila bi eskuekin hartu eta lesiorik ez duen besoarekin bestea kanporantza bultzatu,abdukziorantz. Gero alderantziz ekarri besoa barrurantza, adukziorantz.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Bi eskuekin makila oratu eta ukondoak 90º flexioan gorputzari itsatsita ditugula, kanpo errotazioa eragin.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Bi eskuekin makila oratu eta ukondoak 90º flexioan gorputzari itsatsita ditugula, barne errotazioa eragin.

FASE KRONIKO/PREBENTZIOA

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Hormaren aurrean kokatu, eskua horman jarri eta atzamarrak zapaira eraman eta gorputza hormara hurbildu sorbalda flexioa eragiteko

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Ohean etzanda min hartutako besoa ohetik kampo dagolarik, beste besoarekin oratu ta eutsi, jausi ez daiten. Pixkanaka grabitatearen indarraren eraginez besoa extensiora joaten utsi tirakuntza nabaritu arte. Pisua gehitu.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Etzanda edo zutik bi eskuakin makil bat oratu abdukzio horizontala eragiteko.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Min hartutako besoak bestarekin oratu ta adukzio mugimendua eragin. Min hartutako besoa barrurantza ekarri.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Ertz baten aurrean ipinita eskua jarri paretari begira ukondoa 90ºtan gorputzari itsatsita mantenduz. Mugimendu osoan ukondoa gorputzari itsatsita mantedu behar da. Gure gorputz osoa biratuz kanpoko rotazioa eragin sorbaldan.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Min hartutako besoaren eskua gora begira sakroan jarri. beste besoa eskuoihal baten bitartez sorbaldan barneko rotazioa eragin.

BIBLIOGRAFIA

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC2882554/

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC2882554/

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/21765229

http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/ency/patientinstructions/000357.htm

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/22507359

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/22365846

Comparte este artículo

Diplomado en Educación Física, Graduado en Fisioterapia, Osteopáta C.O. Técnico Superior de Prevención de Riesgos Laborales. Formado en Terapia Manual, Punción Seca y Ejercicio Terapéutico. Con una experiencia de más de 10 años en el tratamiento de pacientes y de 5 años como docente, actualmente ejerce la profesión de forma libre y trabaja como Profesor Asociado en el Grado de Fisioterapia de la Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatea.

Comentarios vía facebook

Deja un comentario