PROPIOZEPZIOA

Ariketa terapeutikoaren bitartez landu behar den beste atal bat propiozepzioa da. Propiozepzioa gorputzak bere jarrera, giltzaduren mugimendua eta kokapena kontziente eta inkontzienteki antzemateko duen gaitasuna da. Gihar, giltzadura eta lotailuetan kokatuta dauden errezeptoreek informazioa burmuinera bidaltzen dute, honek informazioa aztertu eta giharretara bidaltzen du, beharrezkoak diren doitzeak burutu ditzaten.

Giltzadura – lesio baten aurrean informazio honetan gabeziak sortzen dira eta honek koordinazioan eragin zuzena izaten du. Nahiz eta sorbaldako tendinopatia ez den berez giltzadura-lesioa, dakartzan ondorioetariko batzuk sorbaldako giltzadura ezberdinetan eragina izaten dute. Hau gertatzerakoan, ariketa espezifikoen bitartez propiozepzioa entrenatzea izango da gure lana.

 

FASE AKUTUA

riketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Jesarrita, eskuak mahai edo esku-ohean jarrita, gorputzaren pisua esku batetik bestera igaroko dugu. Bariazioak: Begiak itxita.

riketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Belaunak eta eskuak lurrean jarri eta gorputzaren pisua esku batetik bestera igaroko dugu. Bariazioak: Begiak itxita.

FASE SUBAKUTUA

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Pilota bat eskuan hartuta, hormaren kontra presioak burutu. Bariazioak: Pisu / ehundura / presio desberdinak erabili; Besoa angelu eta posizio desberdinetan jarri (abdukzioa, addukzioa, …); Begiak itxita.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Pilota bat eskuan hartuta, hormaren kontra presioak burutu. Bariazioak: Pisu / ehundura / presio desberdinak erabili; Besoa angelu eta posizio desberdinetan jarri (abdukzioa, addukzioa, …); Begiak itxita.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Pilota bat eskuan hartuta, hormaren kontra pilota norabide ezberdinetara eraman. Bariazioak: Pisu / ehundura / presio desberdinak erabili; Besoa angelu eta posizio desberdinetan jarri (abdukzioa, addukzioa, …); Begiak itxita.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Lau hankatan, esku baten azpian ezegonkortasuna handitzen duen objetu bat jarri (eskuoihala, kuxina,…) eta gorputzaren pisua esku batetik bestera igaroko dugu. Bariazioak: Begiak itxita ; Besoa angelu eta posizio desberdinetan jarri (abdukzioa, addukzioa, …).

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Jesarrita, eskuak mahai edo esku-ohean jarrita, Eskuen azpian ezegonkortasuna handitzen duen objetu bat jarri (eskuoihala, kuxina,…) eta gorputzaren pisua esku batetik bestera igaroko dugu. Bariazioak: Begiak itxita.

FASE KRONIKOA / PREBENTZIOA

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Banda elastiko bat horman lotu eta muturretak helduta gugana trakzioak burutu. Bariazioak: Begiak itxita; Malgutasun desberdineko soka erabili.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Gainazala ezegorkor bihurtzen duen objetu baten gainean (pilota, eskuoihala, kuxina,…) ukondoak pixka bat tolestu eta oreka mantendu. Bariazioak: Begiak itxita; Ezegonkortasun maila desberdinak erabili.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Hankak fitball baten gainean jarrita ditugula, ukondoak pixka bat tolestu eta oreka mantendu. Bariazioak: Begiak itxita; Eskuen azpian gainazala desegonkortzen duen zerbait jarri.

 

BIBLIOGRAFIA

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC2882554/

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC2882554/

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/21765229

http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/ency/patientinstructions/000357.htm

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/22507359

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/22365846

Comparte este artículo

Diplomado en Educación Física, Graduado en Fisioterapia, Osteopáta C.O. Técnico Superior de Prevención de Riesgos Laborales. Formado en Terapia Manual, Punción Seca y Ejercicio Terapéutico. Con una experiencia de más de 10 años en el tratamiento de pacientes y de 5 años como docente, actualmente ejerce la profesión de forma libre y trabaja como Profesor Asociado en el Grado de Fisioterapia de la Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatea.

Comentarios vía facebook

Deja un comentario