INDARRA

Ikerketen arabera, lehen azaldu dugun moduan, eta hauen irakurketa sakon baten ostean, banda elastikoekin eta gorputz askez jorratutako ariketa sorta bat planteatuko dugu, non biratzaileen mahukatxoaren eta eskapularen egonkortasuna bilatuko dugun. Hauetaz gain aurreko hauen ariketa aldaerak barianteak ere azalduko ditugu, pertsona bakoitzari baliabide indibidualak eman ahal izateko mina eta eskaera fisikoa kontutan hartuta.

Jarraian, sorbaldaren tendinopatia prozesuan erabiliko ditugun ariketa terapeutikoen justifikazioa azalduko dugu, indarketa prosezuari dagokionez:

Biratzaileen mahukatxoaren indarketa ariketak:

Biratzaileen mahukatxoak artikulazio glenohumeralaren egonkortasun prosezu dinamikoan zeregin oso garrantsitzua du, mugimendu zabalen prosezua erraztuz. Ikertzaileen batazbesteko handi batek sorbaldako tendinopatia prosezuetan gihar hauen indarketaren onuragarritasunarekin bat datoz. Hauen arabera, flexio eta abdukzio mugimenduetan deltoide giharrak humeroaren buruaren goranzko trakzioa egiten duenean, infraespinoso, borobil txikiak eta subeskapularraren akzioak humeroaren burua beheranzko trakzioarekin orekatzen dute. Halaber, supraespinoso giharrak, humeroaren burua barrunbe glenoideoan koaptatzen du, sorbaldaren egonkortasun maila haundituz. Hau horrela, biratzaileeen mahukatxoaren indar gabeziak sorbaldako tendinopatia prosezuak errazten ditu, gehien bat sorbaldako beste tendoietan.

Eskapula egonkortzaileen indarketa ariketak:

Sorbaldako tendinopatia prosezuetan oso garrantsitzuada eskapula egonkortzen duten giharrak lantzea, erritmo eskapulohumeralaren alterazioetan eta bere berrezarpenean lehen mailako ardura bait dute. Hauen indar gabeziak zeharbidez sorbaldako tendinopatia prozesu batera eraman gaitzake.

Fase akutuan isometrian jorratutako indartze ariketa sorta bat proposatzen dugu eta mina desagertzen doan bitartean ariketa isotonikoak gehituko ditugu.

Gure proposamena honako hau da:

  • Lehenengo astean, ariketa bakoitzeko 10 errepikapeneko 3 serie.
  • astean 15 errepikapeneko 3 serie.
  • astean 20 errepikapeneko 3 serie.

FASE AKUTUA

sorbaldako-tendinopatiaren-fisioterapia-1

Besoa eta besaurrearen arteko 90ºko angelua izanda, hormaren edo zutabearen aurkako indarra besoak egiten duen angelu honen kanpoaldearekin indarra egiteari datza ariekta honen helburua, hórrela kanpo biratzaileen indarketa isometrikoa gauzatuz.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Besoa eta besaurrearen arteko 90ºko angelua izanda, hormaren edo zutabearen aurkako indarra besoak egiten duen angelu honen barnekaldearekin indarra egiteari datza ariekta honen helburua, horrela barne biratzaileen indarketa isometrikoa gauzatuz

Besoa 90º tolestura angelua izanik, hormaren aurkako atzerakako indarra egingo dugu, eskapulak ormaren aurka itzatzi nahi izango bagenituzke moduan. Ariketa honekin erronboideen indarketa isometrikoa landu egingo dugu, eskapularen egonkortasuna bermatzen duen gihar garrantzitsua.

Besoa 90º tolestura angelua izanik, hormaren aurkako atzerakako indarra egingo dugu, eskapulak ormaren aurka itzatzi nahi izango bagenituzke moduan. Ariketa honekin erronboideen indarketa isometrikoa landu egingo dugu, eskapularen egonkortasuna bermatzen duen gihar garrantzitsua.

FASE SUBAKUTUA

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Ukondo eta enborraren artean ohial bat jarriaz eta beso eta ukondoaren arteko 90º graduko angeluaz, besoaren kanpo biraketa aktiboa egingo dugu banda elastikoaren erresistentziaren aurka.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Ukondo eta enborraren artean ohial bat jarriaz eta beso eta ukondoaren arteko 90º graduko angeluaz, besoaren barne biraketa aktiboa egingo dugu banda elastikoaren erresistentziaren aurka.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Buruz gora etzunda eta eskuetan kilo bateko pisu izanda, besoak goruntzako mugimendua egingo dute, enborretik atera nahi izango balute moduan.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Besoak 90º tolestura angelua izanik eta eskuetan banda elastikoa edukita,sorbaldak atzerantza eramango ditugu banda elastikoaren erresistentziaren aurka, ukondoen atzerantzako mugimenduaren bitartez bideratuz akzioa. Ariketa honekin, erronboideen indarketa dinamikoa landu egingo dugu bai kontzentrikoki naiz eta exzentrikoki ,mugimenduaren bueltatze fasean.

Ariketa terapeutikoa sorbaldako tendinopatian

Argazkian ikusten den jarrerara mantenduarekin, helburutzat eskapula eta enborraren artean dauden egonkortasun giharrak landuko ditugu.

 

BIBLIOGRAFIA

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC2882554/

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC2882554/

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/21765229

http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/ency/patientinstructions/000357.htm

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/22507359

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/22365846

Comparte este artículo

Diplomado en Educación Física, Graduado en Fisioterapia, Osteopáta C.O. Técnico Superior de Prevención de Riesgos Laborales. Formado en Terapia Manual, Punción Seca y Ejercicio Terapéutico. Con una experiencia de más de 10 años en el tratamiento de pacientes y de 5 años como docente, actualmente ejerce la profesión de forma libre y trabaja como Profesor Asociado en el Grado de Fisioterapia de la Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatea.

Comentarios vía facebook

Comments are closed.